Noticias

“Jharkhandeko (India) neska-mutilentzako 7 barnetegietako osasun- eta garbiketa-baldintzen hobekuntza”

Palamauko eskualdean (Jharkhand-India) tribuetako komunitateak bizi dira eta oso alfabetatze-tasa baxua daukate. Klaretar Misiolariek, 2003 urtetik lurralde horretako hezkuntza garatzeko lana euren gain hartu dute, barnetegiak martxan jarrita. Barnetegi horietan, baliabide urriko neska-mutilek elikadura eta alojamendua bermatuta daukate eskolara joan ahal izateko.

Nafarroako Volkswageneko “Tu salario solidario” elkarteari eta dohaintza pribatu bati esker, 252 mutili eta 272 neskari arreta ematen dieten 7 barnetegitako osasun- eta garbiketa-baldintzak hobetuko dira. Hobekuntza horien artean: komunak eta konketak instalatuko dira, eguzki-berogailua eta ura garbitzeko filtroak erosiko dira, eta neska-mutil horien elikadura- eta garbiketa-ohiturak hobetzeko prestakuntza emango zaie.

Leer más 0 comentarios

Elkartasun Kanpaina, Iruñako Cardenal Larraona Ikastetxean // Campaña de Solidaridad en el Colegio Cardenal Larraona, de Pamplona

Beste urte batez, Cardenal Larraona Ikastetxeak Hegoaldeko Herrialdeen aldeko Kanpaina abiatuko du, aurten “Utzi arnasa hartzen” leloarekin (aztarna ekologikoari buruz). Kanpaina horren bidez gure eguneroko kontsumo-ohitura ohikoenak aztertzera animatu nahi dugu. Ikastetxeko ikasle eta irakasleek aztertuko dute zelan keinu batzuek (egunerokoak, automatikoak eta pentsatu gabekoak) guk uste baino eragin handiagoa daukaten, bai biodibertsitatean, ingurumenean, beste pertsonengan, eta batez ere, milioika umeen bizitzetan.

“Utzi zure aztarna… pobreziaren kontra. Zurekin konpromiso berri bat” leloekin, ikastetxeak Tanzaniako “Musoma: Eskolako Berotegia eta Eguzki Plakak” proiektua lagundu nahi izango du. Zonalde honetan, Proclade Yanpayk 2008. urtetik laguntzen du “Aitordetzak” programaren bidez.

Leer más 0 comentarios