Noticias

Munduko milioika pertsonentzat, egun guztiak beltzak dira. - Para millones de personas en el mundo, todos los días son negros.

Gaur, azaroaren 25ean, merkataritza guztiak inkontziente eta neurrigabeko kontsumoa  bultzatzen duen egunari kontra egiteko,  Proclade Yanapaitik "Zure esku dago bidezko kontsumoa egitea" kanpaina zabaldu nahi dugu.

"Gure kontsumitzeko moduak pertsona ahulenei eragiten die" leloarekin, gure kontsumo-ohiturek milioika pertsonen bizi-baldintzetan duten eragin izugarrian sakontzeko gonbidatu nahi zaituztegu, guk uste duguna baino askoz ere handiagoa baita eragin hori.

Izan ere, egiten ditugun gauza guztiak elkarren artean lotuta daude, eta ondorio suntsitzaileak dituzte hainbat pertsonen eta ekosistemen gain; beraz, ezin dugu, ez etikoki ez moralki, beste alde batera begiratu.

 

Leer más 0 comentarios

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna - Día internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres

Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egun honetan Proclade Yanapay fundazioak bat egin nahi du hainbat eta hainbat erakunde sozialekin, emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen aldeko borrokan. Horregatik, egoera salatzeaz gain, argi erakutsi nahi dugu gizarte eredu matxistak eraldatzen lan egiteko dugun konpromisoa, izan ere, gizarte eredu horiek emakumeenganako diskriminazioa legitimatzen eta betikotzen dute, eta horietan larriena edozein motatako indarkeria da.

Gaur, bestalde, gogoratu nahi dugu El Salvador (MSM), Peru (CENDIPP) eta Honduraseko (Caritas San Pedro Sula) gure bazkideek egiten ari diren lana; hain zuzen ere, herrialde horietako emakumeekin indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearen aldeko lan nekaezina. Emakume horiek indarkeria matxistaz gain emakume eta pobre izate hutsagatik diskriminazio ugari jasaten dituzte. Gure aitortza eta babesa emakume horiei guztiei.

 

Leer más 0 comentarios